Bitxiak saltzeko postutxoa Liburu eta Disko Azoka ondoan

Bitxiak saltzeko postutxoa Liburu eta Disko Azoka parean

Kaixo, familia:

Aurretik dugun asteburu luzetxo honetan, Durango Kultur gune bihurtzen zaigun honetan, DBH-4. mailakoak  ere saltsara hurbilduko gara, eta Liburu eta Disko Azoka ondoan izango gara bitxiak saltzeko postutxo batekin. Ikasbidairako dirua lortzeko helburuarekin, guk geuk egindako eskumuturrekoak, belarritakoak, lepokoak, giltzatakoak, liburu markatzaileak… izango ditugu salgai oso prezio onean. Beraz, jaso gure gonbidapena eta pasa zaitezte bertatik bisitatxo bat egitera, Gabonetako opariak prestatzeko aukera ezinhobea duzue!