Kaixo familia!
Mezu honen bitartez, zuregana zuzentzen gara aurtengo euskararen eguna testuinguruan jartzeko asmoz.
Euskal hiztunon komunitatea larrialdi linguistikoa bizitzen ari dela sarritan entzun dugu aspaldian han eta hemen. Gure etxeko zein kaleko euskararen erabilerari buruzko kezka aspaldikoa da ere gure ikastolako komunitatean. Hori dela eta, aurtengo euskararen nazioarteko eguna gurean beste barik ezin zitekeela pasatu pentsatu genuen HizPro taldean.
Horretarako, giroa eta hausnarketak sortzen hasteko, ikastolako komunitatea osatzen dugun talde desberdinekin bideoa grabatu genuen, elkarrekin euskara kalera ere ateratzeko deia eginez. Eta abenduaren 3rako ia etenik izango ez duen egitarau oparoa josi dugu elkarrekin Berbaz, euskara plazara!
Euskararen nazioarteko egunean, goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 16:30era arte, Kurutziaga ikastolako komunitateak berriz ere adieraziko du gu euskarak egiten gaituela, eta gure hizkuntza eta kulturaren alde egiten eta ekiten jarraituko dugula munduaren alde gaudelako.
Larrialdi linguistikoak zeharkatzen gaituen honetan, euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoa gure egiteko momentua da!
Oharrak:
1. Gogoratu oraindik egitarauan parte hartzeko aukera egon badagoela, beraz, ez zaitez gogoarekin geratu. Taulan lekurik ikusten ez baduzu ere, konpondu dezakegu tarteak estimazioak baino ez baitira.
2. Erantsita doakizu egun horretako egitaraua.
Parte hartzeko bete ondoko galdetegia.
Kurutziaga ikastolako HIZPRO Taldea