Berbarok eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteek autobusa jarriko dute “Euskara Aurrera” manifestaziorako

Berbaro Elkarteak eta Euskal Herrian Euskarazek autobusa antolatu dute herritar euskaldunek zapatuan Donostian antolatuko duten “Euskara Aurrera” lemapeko manifestaziorako. Hemen lotura: 

IZENA EMAN

Mobilizazioa arratsaldeko 17:30ean. Antiguako tuneletik abiatuko da. Autobusak arratsaldeko 16:00etan irtengo du Madalenatik. Prezioa 10 eurokoa da. Animatu euskararen aldeko aldarrikapenez Donostia betetzera!