Berbaro: Negulekuak 2018

Berbaro: Negulekuak 2018

Kaixo!

Badatoz 2018ko NEGULEKUAK!

Aurtengo neguko oporretan ezin hobeto pasatzeko, Berbaro elkartekook  abenduaren 26tik 28ra eta urtarrilaren 2tik 4era egonaldiak antolatu ditugu. Egonaldi hauetan Durangoko haurrei euskarazko aisialdi hezitzailea eskaini  nahi diegu, neguko oporretan ondo pasatzeko aukera ezin hobea emanda.

Haurrek aste beteko edo bi asteko egonaldia egiteko aukera izango dute, eta izena ematerakoan zehaztu beharko da aukeratutakoa. Izena emateko Berbaroko bulegotik (pinondo plaza 1) pasatu beharko da, azaroan 19tik abenduaren 14ra bitartean.

Zalantzarik baldin baduzue erantzun deitu edo idatzi lasai,

Eskerrik asko.