DBH 3, 4: Hizkuntza ikastaroak atzerrian – 2019ko uda

DBH 3, 4: Hizkuntza ikastaroak atzerrian – 2019ko uda

DBH 3 eta 4. mailetako ikasleek 2019ko udan atzerrian ingeleseko, frantseseko eda alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia argitaratu da.

Norentzat: DBH 3 eta 4. mailetan dauden ikasleak.

Baldintza: Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.

 

Plazak:

Herrialdea eta hizkuntza 1. tartea 2. tartea
1. Ingelesa Irlandan 70 20
2. Ingelesa Erresuma Batuan 88 32
3. Frantsesa Frantzian 30 20

 

  1. tarteansartuko dira eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntza eta beken deialdian beka jaso duten ikasleak.
  2. tartean, berriz, aurreko paragrafoan zehaztutako deialdian bekarik jaso ez duten ikasleak.

Informazio gehiago: sartu hemen

Plaza eskaria egiteko sartu lotura honetan, bete eskabidea, inprimatu eta sinatu (bai ikasle bai tutoreak) eta ikastolako idazkaritzara ekarri abenduaren 17a baino lehen.