Batzar Nagusia bertan behera geratu zen

Batzar Nagusia bertan behera geratu zen

Kaixo, familia:

Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu 2017ko abenduaren 20an  Kurutziaga Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia bertan behera utzi behar izan genuela quorum faltagatik. Ikastola osotzen dugun 680 familien ehuneko hamarreko gutxieneko parte hartzea legeak ezarritako baldintza da (68 lagun) eta ez genuen kopuru hori batzerik lortu, zoritxarrez.

Datozen orduotan Artezkaritzaren komunikazio bat jasoko duzue gaiaren gaineko iritziarekin eta Ohiko Batzar Nagusirako beste deialdi batekin.

Zuzendaria