Kaixo familia,
Datorren ostiralean, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna aldarrikatuko dugu Kurutziaga Ikastolan. Gure ikastolan, edozein espaziotan legez, ez dugu onartzen inolako jarrera matxistarik. Eta hori egunero aldarrikatu behar bada ere, hilaren 25ean are ozenago esango dugu.
Bide horretatik, eta keinu legez, egunean bertan kamiseta edo jertse morez etortzea eskatzen dizuegu guztioi. Gizarte honek duen arazo larrienetako baten aurrean elkarregaz gaudela erakusteko balio dezala.
Bide batez, datorren astean Hezkidetza taldeak bere irakurketa eskainiko digu, beraz adi egon!
Eskerrik asko.