Datorren azaroaren 25a, osteguna, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna izango da. Aurtengoan, hain agerikoak ez diren indarkerietan jarri nahi izan dugu arreta. Izan ere, oharkabean pasatzen zaizkigun indarkeria matxistez inguratuta bizi gara.
Beharrezkoa da guztiok begirada zorroztea eta izkutuan egon daitezkeen indarkeriak identifikatu eta eurekin amaitzea. Ikastolan, honen inguruko lanketa egiten gabiltza, baina garrantzitsua da etxeetan ere honi buruzko hausnarketa egitea. Lan horri ekiteko, Ur handitan saioko hainbat bideo ikusteko gonbitea luzatzen dizuegu Hezkidetza taldetik.
Bestetik, azaroaren 25ean, ikastola morez janzteko deia luzatzen dizuegu. Datorren ostegunean, jantzi gaitezen morez indarkeria matxista guztien aurka!