Artezkaritza Batzordetik, Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

Kaixo familia,

Urtea bere amaierara heldu da, eta beragaz batera lehen hiruhilekoa. Ikasturtea hasi genuen ilusio eta erronka berberekin jarraituko dugu datorren urtetik aurrera, baina orain denok merezi dugun atsedena hartzeko garaia da. Maite ditugunak zaintzeko, eta ahal bada beraiekin igarotzeko egun bereziak datoz. Oporretatik bueltan martxari hartuko diogu berriro, urtarrilaren 8tik hasita eta hilabete horretako 25ean jarraituz. Izan ere, urte berriagaz Batzar Nagusia egingo dugu, urtarrilaren 25ean. Deialdia, leku eta orduagaz, aurrerago luzatuko dizuegu.

Aprobetxa ditzagun Gabonak pilak kargatzeko. Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

Artezkaritza Batzordea