6.mailako ikasleak eskultore! (Erakusketara gonbidapena)

6.mailako ikasleak eskultore!

Durangoko eskulturak ezagutu ostean, Euskal Herriak eman dituen artista batzuen lanei tartea eman diegu 6. mailako plastikako saioetan. Oteiza, Txillida eta Basterretxearen lanak aipatu ditugu gelan. Baina bereziki, Oteizaren hutsaren teoriarekin eta Txillidaren forma geometrikoekin esperimentatzen aritu gara. Egindako lanaren emaitzaren lagin bat daukazue erakusgai 1. solairuko eskaileraburuan. Animatu zaitezte eta zatozte bertatik bertara ikustera! Abenduaren 18a arte izango duzue aukera!