Eski irteera 2020

Eski irteera 2020

 

Kaixo, guraso hori:

Aurtengo eski irteerako informazioa bidaltzen dizugu:

Noiz? Urtarrilak 25-26. Asteburuko Eski irteera.

Nora? VALDEZCARAYra

Norentzat? LH 6. maila eta DBHko ikasle guztiei zuzenduta.

Irteera: 25 goizaldean.

Itzulera: 26 gauean

Prezioa: 175 € eskia eta 197€ snowa. Dena barne: Autobusa, asteburu osoko forfaita, pistetako asegurua, aterpetxean gaua, afaria, gosaria eta bazkaria (lehenengo egunekoa norberak eraman beharko du), materialaren alokairua, begiraleak…

Gutxienez 25 lagun behar dira bestela ez da ekintza burutuko.

OHARRA (1): Irteerari buruzko datu guztiak eta nondik norakoak azaltzeko gurasoekin batzar informatiboa egingo dugu urtarrilaren 23an, osteguna, Ikastolako batzar gelan eta arratsaldeko 18’30tan. Aurrez gogoratuko dizuegu.

OHARRA (2): Derrigorrezkoak dira NAN edota pasaportea eramatea.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 10a da.

Urtarrilaren 14an kobratuko zaizue irteeraren kostua bankutik.

IZENA EMATEKO SARTU HEMEN