2024ko Udako aisialdi eskaintza: IZENA EMATEA ZABALIK

Kaixo, Ikastolakide:

Mezu honekin batera, aurreko astean esan bezala, Kurutziaga ikastolan egingo diren Udako Ekintzetan IZENA EMATEA zabaltzen dugula jakinarazten dizuegu. 

Eman Hegoak Udaleku irekiak (HH 3-LH 2)

Urtero legez antolatuko ditugu Eman Hegoak udaleku irekiak Ikastolen Elkartearekin batera.  Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira eta, modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan udako giroaz, lagunekin, euskaraz jolasean gozatzeko aukera izango dute.

Begiraleak Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldekoa dira.

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira.

HH3tik hasi eta LH2ra arteko ikasleei zuzenduta daude Udako Egonaldiak.

Ordutegia: Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Bazkalduta 13:30etan jaso ahalko dira.

Zaintza zerbitzua eskainiko da  13:30etatik 14:30etara.

PREZIOA eta BESTE OHARRAK BEHEKO TAULAN

“EMAN HEGOAK” IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA MAIATZAK 12.

 

Enjoy English (HH 4-LH 5)

Euskal Herriko Ikastolen eskutik haurrek taldean eta era ludiko batean

ingelesez jolasteko udalekua. Begiraleak jatorrizko zein Euskal Herriko

ingeles hiztunak izango dira. Jatorrizko begiralea etorri ahal izateko,

beharrezkoa izango da programan parte hartzen duen familiaren bat

begiralea etxean hartzeko prest egotea.

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira.

HH5etik hasi eta LH6ra arteko ikasleei zuzendutako programa da Enjoy English. Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik.

Ordutegia: Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Bazkalduta 13:30etan jaso ahalko dira.

Zaintza zerbitzua eskainiko da 13:30etik 14:30era.

PREZIOA eta BESTE OHARRAK BEHEKO TAULAN

“ENJOY ENGLISH” IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA MAIATZAK 12.

Udan kirola (LH 2-LH 6)

Kirola, gure “multikirolak” eredu izanik, aisialdirako ekintza osasungarria da eta harremanak sustatzeko, gozatzeko eta lantzeko aukera aparta. Kirola euskaraz gozatu eta praktikatzeko aukera da Udan Kirola: kirol ezberdinekin jolastu, mendi irteera, bizikletan irteera, igerilekura, eta beste gauza asko!

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira. ASTEKA izena emateko aukera izango da.

LH2tik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta dagoIzena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia: Goizeko 9’00etatik 14’00etara.

Bazkalduta 14:00etan jaso ahalko dira.

Informazio batzarra apirilaren 16an 16:45ean batzar gelan.

Informazio gehiago: UDAN KIROLA 2024

“UDAN KIROLA 2024” IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN

PREZIOA eta BESTE OHARRAK BEHEKO TAULAN

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA MAIATZAK 12.

 

PREZIOAK ETA BESTE INFORMAZIOA(LABURPENA)

EMAN HEGOAK (HH3-LH2)

Astelehenetik ostiralera bitartean. 9’00etatik 13’00etara, 70 € Txandako.

*Jantokia: 13’00-13’30etara. 31 € Asteko

Zaintza: 13’30-14’30. 20 € asteko

ENJOY ENGLISH (HH4-LH5)

Astelehenetik ostiralera bitartean. 9’00etatik 13’00etara, 80 € Txandako.

*Jantokia: 13’00-13’30etara. 31€ Asteko

Zaintza: 13’30-14’30. 20 € asteko

UDAN KIROLA (LH2-LH6)

Astelehenetik ostiralera bitartean 9’00etatik 14’00etara.

TXANDA 1 82 €

2  TXANDA 160 €

3   TXANDA 240 €

4  TXANDA 315 €

*Jantokia: 13’00-13’30etara. 31 € (asteko)

Edozein zalantza argitzeko: eskolazkanpokoak@kurutziagaikastola.net

JANTOKIA: 31 euro/asteko

Jantokiko hobariak:

3 txandatan izena emanez gero: %10eko deskontua.

4 txandatan izena emanez gero %20ko deskontua