2024ko Udako aisialdi eskaintza: datorren astean zabalduko da izena ematea

Kaixo, Ikastolakide:
Mezu honekin batera 2024ko udarako Kurutziaga ikastolan lantzen ari garen eskaintzaren berri eman nahi dizuegu. Datorren asteko buletinean zabalduko dira izena emateko aukera guztiak. Honekin batera informazio zehatzagoak dituzue:

Eman Hegoak Udaleku irekiak (HH 3-LH 2)

Urtero legez antolatuko ditugu Eman Hegoak udaleku irekiak Ikastolen Elkartearekin batera.  Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira eta, modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan udako giroaz, lagunekin, euskaraz jolasean gozatzeko aukera izango dute.
Begiraleak Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldekoa dira

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira.
HH3tik hasi eta LH2ra arteko ikasleei zuzenduta daude Udako Egonaldiak.
Ordutegia: Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
Bazkalduta 13:30ean jaso ahalko dira.
Zaintza zerbitzua eskainiko da  13:30etik 14:30era.
Informazio gehiago: https://zirimola.eus/eu

Enjoy English (HH 4-LH 5)

Euskal Herriko Ikastolen eskutik haurrek taldean eta era ludiko batean
ingelesez jolasteko udalekua. Begiraleak jatorrizko zein Euskal Herriko
ingeles hiztunak izango dira. Jatorrizko begiralea etorri ahal izateko,
beharrezkoa izango da programan parte hartzen duen familiaren bat
begiralea etxean hartzeko prest egotea.
Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira.
HH5etik hasi eta LH6ra arteko ikasleei zuzendutako programa da Enjoy English. Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik.
Ordutegia: Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
Bazkalduta 13:30etan jaso ahalko dira.
Zaintza zerbitzua eskainiko da 13:30etik 14:30era.
Informazio gehiago: https://zirimola.eus/eu

 

Udan kirola (LH 2-LH 6)

Kirola, gure “multikirolak” eredu izanik, aisialdirako ekintza osasungarria da eta harremanak sustatzeko, gozatzeko eta lantzeko aukera aparta. Kirola euskaraz gozatu eta praktikatzeko aukera da Udan Kirola: kirol ezberdinekin jolastu, mendi irteera, bizikletan irteera, igerilekura, eta beste gauza asko!

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira. ASTEKA izena emateko aukera izango da.
LH2tik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta dago. Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.
Ordutegia: Goizeko 8:45etik 13:30ak arte.
Bazkalduta 14:00etan jaso ahalko dira.
Izena emateko epea: otsailaren 27tik apirilaren 24ra arte.
Informazio batzarra apirilaren 16an 16:45ean batzar gelan.

Informazio gehiago: UDAN KIROLA 2024

ALLO-ra irteera DBH1 eta DBH3

Ikasturte amaieran, eskolaz kanpoko jardun gisa, irteera ezberdinak eskainiko ditugu Ikastola Elkartearekin (EHI) DBH1 eta DBH3ekoentzat eta, aurten ere, Ikastolen Elkarteak Allo-n (Lizarra) duen aterpetxean egingo da bi gauko iraupena izango duelarik.

DBH 1ekoen txanda hauxe litzateke:
·        Irteera Durangon: Ekainak 18
·        Buelta: Ekainaren 20
DBH 3koen txanda hauxe litzateke:
·        Irteera Durangon: Ekainak 20
·        Buelta: Ekainaren 22

Bertan gure gazteek naturarekin harremana, herri kirol eta ginkana, igerilekua, gaubelak eta elkarbizitza esperientziak biziko dituzte Ikastolen Elkarteko begiraleekin.
Irteera aukeran nahi duenarentzat antolatuta dago. Prezio estimatua 100 euro gehi garraioa izango litzateke.
Jarduera honen antolaketa gauzatzeko beharrezkoa zaigu zenbat ikasle joango diren jakitea.

Hau dela, interesa duzuenok  eta atxikitutako galdetegia betetzea eskatzen dizuegu martxoaren 16a baino lehen.

DBH 1: GALDETEGIA

DBH 3: GALDETEGIA