2023-2024 ikasturtea: 3 urteko bilera deia

Kaixo guraso hori:

Gutun honen bidez, ongi etorria egin nahi dizuegu Haur Hezkuntzako 2. ziklora zatozten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 28anasteazkena, egingo dugun batzar informatibora. Batzar honetara haur barik etortzea gomendatzen dizuegu.

–   Ordua eta lekua: 17:00etan,  5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

  • Gai ordena:
  • Tutoreen aurkezpena
  • Taldekatze berriak
  • Ekarri beharrekoa
  • Egokitzapen epearen antolaketa

– Mesedez, zerbitzu orria beteta ekarri bilera egunean eta tutoreari eman.

Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.

IRAKASLEAK