2023-2024 ikasturtea: 2 urteko bilera deia

Kaixo guraso hori:

 

Gutun honen bidez, agur beroa egin nahi dizuegu eta ongi etorria, batez ere, Ikastolara lehenengoz hurbiltzen zareten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 22an, osteguna, egingo dugun batzar informatibora.

 

Batzar honetara ume barik etortzea gomendatzen dizuegu.

 

–   Ordua eta lekua: 17:00etan  5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

  • Gai ordena:
    • Tutoreen aurkezpena
    • Taldekatzeak
    • Ekarri beharrekoak (dokumentua beherago)
    • Iraileko egutegia (dokumentua beherago)
  • Bakarkako elkarrizketak
  • Etxekotze epearen antolaketa (dokumentua beherago)
  • “Ateak zabalik”
  • Iradokizunak

 

Datorren ikasturtea antolatu ahal izateko, astearterako, ekainak 20, hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu:

 GALDETEGIA

 

Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.

 

IRAKASLEAK