2019-2020 ikasturte hasiera

Kaixo, familia:

Honekin batera 2019-2020 ikasturte hasierarako kontutan hartu beharreko oharrak bidaltzen ditugu.

  • Hasiera eguna:

    • HH 0, 1 eta 2 urte: irailaren 5a.
    • HH 3, 4 eta 5 urte: irailaren 6a.
      • HH 3 urte: irailaren 13ra arte goizeko jarduna, jakinarazitako txandetan.
      • HH 4 eta 5 urte: irailaren 13ra arte goizeko jarduna: 9:00-9:30/12:00 (jantoki zerbitzua irailaren 6tik aurrera martxan).
    • LH: irailaren 6a. Irailaren 13ra arte goizeko jarduna: 9:00-12:30 (asteazkenean 12:00etara) Jantoki zerbitzua irailaren 6tik aurrera martxan. Gogoratu:   LH5 eta LH6ko eskola ordutegia 9:00tan hasiko da ikasturte honetatik aurrera.
    • DBH: irailaren 6a, aurkezpen eguna, goizeko 11etan. Irailaren 9tik 13ra goizeko jarduna: 8:45-14:30era.

 

  • Zerbitzuak:

    • Jantokia:

      2018-2019 ikasturtean erabiltzaile izan direnak horrela jarraituko dutela ulertuko da eta aldaketarik balego tutoreari jakinarazi beharko diozue.

           Dieta berezia (alergia, intolerantzia,…) dutenentzako mezua hemen.

Iraileko menua hemen

        • HH 0, 1, 2 eta 3 urte: ekaineko batzarretan azaldutakoaren arabera.
        • HH 4tik gorakoentzako irailaren 6tik aurrera martxan egongo da.
            • HH 4 eta 5 urte: bazkal ostean 12:30etan edo 14:30etan jaso ahalko dira umeak.
            • LH: 14:30etan jaso beharko dira umeak irailaren 13ra arteko egunetan.
    • Zaintza:

      Zerbitzu hau HH 3tik LH4ra bitarteko umeentzako zuzenduta dago. Erabiliko duzuenok bete ezazue galdetegi hau izena emateko.

      • Goizekoa: HH 4tik gorakoentzako irailaren 6tik aurrera martxan egongo da.
      • Arratsaldekoa: HH 3tikgorakoentzako irailaren 16tik aurrera martxan egongo da.
    • Garraioa:

      Irailaren 6tik aurrera egongo da martxan.