Kaixo, familia:
LH 1, 2 eta 3. mailako ikasleek multikirolean izena emateko epea (Alexia bidez) berriz ere zabalik dagoela jakinarazten dizuegu.
Maiatza-ekaina bitartean izena eman dutenek ez dute berriz izena eman beharko.
2015ean jaiotakoak:
Kirola jolasen bitartez eginez partaide bakoitzak kirolaren baloreak, hala nola, partaidetza, taldekidetza landuko ditu.
- Psikomotrizitate garapena landu.
- Kirol aurreko jolasen bitartez eta inguruko kirolen aukera ezberdinak ere ezagutuko dira.
- Egun 1 astean : Ostegunak 17’00etatik 18’00etara.
- 15eko taldeak gehienez: talde bakoitzak bere begiralea/entrenatzailea.
- Matrikula Alexia bidez.
- Hasiera: irailak 23, osteguna.
2014 eta 2013an jaiotakoak:
HELBURUA: Ikastolan eskaintzen diren kirol ezberdinekin lehenengo kontaktua: Hurrengo ikasturterako aukeraketa.
- 6 astetako minizikloetan kirol bakoitzaren ezaugarriak eta aspektu tekniko minimoak ezagutu.
- Lehenego minitxapelketak antolatu
- 2 egun astean: Astearte eta ostegunak 17:00etatik 18:00etara.
- 15eko 3 talde gehienez: talde bakoitzak bere begiralea/entrenatzailea.
- Landuko ditugun kirolak (Klub eta talde ezberdinekin): PILOTA, XAKEA, FUTBOLA, SASKIBALOIA, ESKUBALOIA, HERRI KIROLAK, RUGBIA, ATLETISMOA, TXIRRINDULARITZA.
- Matrikula Alexia bidez.
- Hasiera: irailak 21, asteartea.
Epea: irailak 17.
Nola: Alexia plataforman (APPak ez du aukera hau eskaintzen)
Hemen daukazue Alexian matrikula gauzatzeko azalpen bideoa:
Kirolen inguruan zalantzaren bat izanez gero idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera edo deitu 94 620 08 22 (2106 luzapena) telefonora. Kirol arduraduna: Unai Zamalloa
KIROL BATZORDEA