2012 urtean jaiotako ikasleak: kirol aukeraketa 2021-2022 ikasturterako

Kaixo, familia:

2012 urtean jaiotako ikasleak 2021-2022 ikasturtean Eskola kirolaren barruan kirola aukeratu eta praktikatzen hasteko aukera dute.

Horretarako, hemen aurkezten dizuegu Kurutziaga ikastolaren kirol eskaintza:

TALDE KIROLAK:

 

  • Eskubaloia:

    • 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
    • Entrenamenduak astearte eta ostegunak, 18’00-19’00.
    • Durangoko Ibaizabal Eskubaloi Klubeko entrenatzaileak izango dira gurekin.
    • Matrikula Alexia bidez.
  • Futbola:

    • Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
    • Entrenamenduak asteazken eta ostiralak 17’00-18’15 Ikastolan.
    • LH5 eta LH6. mailetan Tabiran izango dira entrenamendu saioak.
    • Matrikula Alexia bidez.
  • Saskibaloia:

    • Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
    • Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiralak. 17’00-18’00.
    • Hasieran 3×3 jokatuko dute eta gabonetako opor ostean, 5×5.
    • Matrikula Alexia bidez.

 

BANAKAKO KIROLAK:

  • Xakea (izena emateko bete galdetegi hau: XAKEAN IZENA EMATEKO GALDETEGIA
  • Atletismoa (asteko bost egunetan aurkeran, 17:00-18:00). Izena-ematea Durango Atletismo Klubean egingo da zuzenean.
  • Pilota (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko). Izen-ematea Durango Pilota Klubean egingo da zuzenean.

 

Edozein zalantza argitzeko idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera.

 

MATRIKULA (talde kiroletan)

Epea: maiatzaren 27tik ekainaren 8ra

Nola: Alexia plataforman (APPak ez du aukera hau eskaintzen)

Bideo honetan dituzue jarraibideak ikusgai:

 

KIROL EKIPAIAK

Ekipaien eskaera eta erosketa Eskola Kirola martxan hastea bermatuta dagoenean zabalduko dugu.

KIROL BATZORDEA