2013, 2014 eta 2015ean jaiotakoak: 21/22 ikasturterako multikirolen eskaintza

Kaixo, familia:

Datorren ikasturteari begira, MULTIKIROLAK ekintzaren denboraldia planifikatzen hasiak gara.

2015ean jaiotakoak:

Kirola jolasen bitartez eginez partaide bakoitzak kirolaren baloreak, hala nola, partaidetza, taldekidetza landuko ditu.

  • Psikomotrizitate garapena landu.
  • Kirol aurreko jolasen bitartez eta inguruko kirolen aukera ezberdinak ere ezagutuko dira.
  • Egun 1 astean : Ostegunak 17’00etatik 18’00etara.
  • 15eko taldeak gehienez: talde bakoitzak bere begiralea/entrenatzailea.
  • Matrikula Alexia bidez.

2014 eta 2013an jaiotakoak:

HELBURUA: Ikastolan eskaintzen diren kirol ezberdinekin lehenengo kontaktua: Hurrengo ikasturterako aukeraketa.

  • 6 astetako minizikloetan kirol bakoitzaren ezaugarriak eta aspektu tekniko minimoak ezagutu.
  • Lehenego minitxapelketak antolatu
  • 2 egun astean: Astearte eta ostegunak 17:00etatik 18:00etara.
  • 15eko 3 talde gehienez: talde bakoitzak bere begiralea/entrenatzailea.
  • Landuko ditugun kirolak (Klub eta talde ezberdinekin): PILOTA, XAKEA, FUTBOLA, SASKIBALOIA, ESKUBALOIA, HERRI KIROLAK, RUGBIA, ATLETISMOA, TXIRRINDULARITZA.
  • Matrikula Alexia bidez.

 

HEZIKI programan parte hartuko dugu.

Zer da Heziki?

HEZIKI Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako eskola-umeentzat bereziki diseinatutako jarduera da. Jarduera honen bitartez, umeek trebetasun motorrak garatzea sustatu nahi da, haien ekintzen kudeaketa autonomoa ahalbidetzeko, eta, hala, etorkizunean egin nahi dituzten kirolak ikasteko prozesuan proposatzen zaien edozein ekintza motor egiteko gai izan daitezen, lortu beharreko gaitasun-maila edozein dela ere (parte-hartzea eta/edo errendimendua). Hori guztia, egin beharreko ekintzak gustura egitea ahalbidetzen duen giro batean, kirola eta jarduera fisikoa egiteko zaletasuna sustatzeko.

Interesa duzuenok matrikula gauzatu beharko duzue (denek egin beharrekoa, aurten aritu badira ere):

Epea: maiatzaren 27tik ekainaren 8ra.
Nola: Alexia plataforman (APPak ez du aukera hau eskaintzen)

Hemen daukazue Alexian matrikula gauzatzeko azalpen bideoa:

KIROL BATZORDEA