Kaixo guraso,
Honen bidez, jakinarazten dizuegu datorren urtarrilaren 30erako, osteguna, Sindikatu nagusiek egun osoko greba deialdia luzatu dutela.
Deialdiari erantzunez, Ikastola honetako Langileen Asanbladaren gehiengoak greba egitea erabaki du.
Hau dela eta, Ikastolako zuzendaritzak ezin izango du bermatu ikasleen zaintzarik.
Horretaz gain ez dira zerbitzuak eskainiko, hau da, ez da jantokirik eskainiko, ez da zaintzarik eskainiko eta ez da kirol zerbitzurik egongo.
Normala den bezala, egun honetako jarduna kuotetatik deskontatuko zaizue.
Sortu daitezkeen eragozpenak barkatuko dizkiguzuelakoan, hartu ezazue gure agurrik beroena.