LH2: Haginak garbitzeko plana hasiko dugu astelehenean

Kaixo familia,

Jantokian bazkaltzen gelditzen diren eta hortzak garbitzeko programan izena eman duzuen umeoi (LH2. maila), jakinarazten dizuegu plan hau datorren astelehenetik aurrera, azaroak 14, jarriko dugula martxan.

Horretarako beharrezkoa izango dugu umeek material hau ekartzea:

  • Plastikozko edalontzi bat, ikaslearen abizenak idatzita.
  • Edalontzi hau sartzeko estutxe bat. Ikaslearen izen-abizenak idatzita.
  • Aukeran: Hortzak garbitzeko pasta.

Ez da beharrezkoa izango hortzetako eskuila ekartzea, material hori Ausolan erakundeak ipiniko du.

Horrez gainera, funtzionamendu egoki baten mesedetan, ume bakoitzak barikuro bere materiala etxera eramango duela material honen garbiketa egiteko. Astelehenean berriro ikastolara ekarri beharko luke goiko zerrendan zehaztutakoa.

Eskerrik asko.