LH: inauteriak (goizez bakarrik)

Inauteri sasoia gainean daukagula eta, jadanik hasita gaude prestaketa lanetan. Aurten otsailaren 17an ospatuko dugu:

LH   Gelan adostutako gaiaren inguruko mozorroa ekarriko dute etxetik jantzita.

  • 1. maila: gorputza eta osasuna: kirolariak
  • 2. maila: zentzumenak
  • 3. maila: Surrandi
  • 4. maila: munduko biztanleak
  • 5. maila: gai librea
  • 6. maila: Lantzeko inauteria

Ordutegia: 9:00-12:30

GOIZEZ BAKARRIK

Jantokian gelditzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua).

● Jantokia: normaltasunez.

GOGORATU: otsailaren 20 eta 21ean ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.