DBH: inauteriak (ordutegi eta jantokian aldaketa)

Kaixo, familia hori:

Aurten otsailaren 17an ospatuko dugu inauteri eguna ikastolan (HH eta LHko ikasleek jaialdia ospatuko dute).

DBHko ikasleek ohiko jarduna izango dute baina eguerdian 14:45ean bukatu beharrean 13:00etan bukatuko dute. Hau dela eta, ez dute jantoki zerbitzurik izango egun horretan.

GOGORATU: otsailaren 20an eta 21ean ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.