LH 6: Azoka solidarioa
Kaixo, familia:
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta irakasleok, EKI proiektuaren barruan, hiruhileko honetan bestelako egoerak eta errealitateak ezagutzen aritu gara. Honi esker, beste pertsona batzuen lekuan jartzeko aukera izan dugu eta guk ere zerbait egin dezakegula ondorioztatu dugu. Horregatik, azoka solidario bat prestatzen ari gara. Azoka honen helburua dirua biltzea da, eta, 6. mailako ikasleek aho batez erabaki dute aurtengoan batutakoa Angelman sindromea duten umeei bideratzea. Azoka honetan ikasleek beraiek ekarritako objektu kuttunak, eskumuturrekoak, mini-relatoak eta pintxoak izango ditugu salgai.
- Tokia: Harmailetan edo, euria balitz, frontoian.
- Eguna: apirilaren 5a, ostirala.
- Ordua: 16:30
Azokaren helburuarekin bat egin eta bertan ikusiko garelakoan, agurtzen zaituztegu.
LHko 6.mailako ikasle eta irakasleak.