LH 5: irteera

LH 5: irteera

Kaixo, familia:

Datorren astelehenean, irailaren 17an, egun osoko irteera egingo dugu. Trenez joango gara Zaldibarrera eta Santamañezar gailurrera igoko gara.

Ikasleak, beti bezala, goizeko 08:45ean ikastolan egon beharko dira eta 16:30erako ikastolan bueltan egongo dira.

Eraman beharrekoa:

  • Arropa erosoa
  • Mendira joateko oinetako egokiak
  • Bisera
  • Eguzkitako krema etxetik emanda
  • Ura
  • Hamaiketakoa eta bazkaria

*Jantokian bazkaltzen duten ikasleei piknika prestatuko zaie, aukera honi uko egitea erabakiez gero, mesedez, jakinarazi tutoreari bihar bertan.

Beste barik, eta aldez aurretik azken momentuko jakinarazpen honek eragin ditzakeen eragozpenak direla eta barkamena eskatuz, agurtzen zaituztegu.

5. mailako tutoreak

Oharra: irteeraren prezioa 3,5 € izango da (treneko joan-etorria)