DBH 2: Surf irteera

DBH 2:Surf irteera

Kaixo familia:

Irailaren 20an, Zarautzera joango gara surf saio bat egitera.

Eraman beharrekoa:

• Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak
• Bainu jantzia
• Toalla,
• Eguzki-krema
• Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
• Bazkaria

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Aukera hau baliatu nahiko ez balute, mesedez, jakinarazi irakasleei astelehenerako.

– Irteera: 8:15ean Ikastolan
– Itzulera: 16:30ean Ikastolara

Irteera honen kostua 20€ da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.

Gorputz Hezkuntzako irakasleak