LH 4: Lekeitiora irteera

Familia agurgarriok:

 

Datorren astean, ekainaren 2an, ostirala, 4.mailako ikasleak egun guztiko irteera egingo dugu.

Goizean autobusean Oletaraino joan eta bertatik Kostaldeko GR-a jarraituz Lekeitiorainoko ibilbidea egingo dugu oinez.

Lekeition bazkaldu eta hondartzan bainua hartuko dugu.

Eguzkitako krema etxetik emanda ekartzea gomendatzen dizuegu.

 

Ekarri beharrekoa:

 

-Hamarretakoa

-Bazkaria

-Ura

-Bainujantzia eta eskuohiala

-Eguzkitako krema

-Txapela

-Oinetako egokiak.

 

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera izango  dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

 

Tutoreak