LH 2: Donostiara irteera

Kaixo familia:

Ikasturtea bere bukaerara iristen ari da eta orain arte zuen seme alabek ikastolan  egindako ibilbide bikaina merezitako irteera berezi batekin ospatuko dugu.

Hurrengo  Ekainaren 2an,ostirala, egun osoko irteera egingo dugu Donostiara. Bertan, Aquariumean bisita gidatu bat burutuko dugu.

Ume bakoitzak bere hamarretakoa, bazkaria eta ura eraman beharko ditu (piknika eskatu dutenek, ikastolan jasoko dute berau).Ez ahaztu janariarentzako motxila txiki bat, arropa eta oinetako eroso eta egokiak eta eguzkiaz babesteko txapela ekartzeaz.

Egun horretan ere ordukotasuna zaintzea ezinbestekoa da. Irteera eskola ordutegi barruan burutuko dugu: 9:00-16:30

Irteeraren kostua, 10 euro izango da eta betiko lez, bankutik pasatuko zaizue erreziboa.

 

Agur bat.

LH2ko irakasleak.