Guraso agurgarriok,
Mezu honen bitartez Altxa Burua Ikastolako guraso taldea aurkeztu nahi dugu eta gure helburuak laburki ezagutaraztea.
Ikastolako guraso talde honen helburu nagusiena gure seme-alaben teknologiaren erabilera egokia bultzatzea da. Halaber, ideia zabal hau egokiago ulertarazteko jarraian aurkezten ditugu helburu zehatzak:
- Gure seme-alabei Interneterako sarrera duten gailuak ahalik eta gehien atzeratzea. Bitartean, gurasoak bai seme-alabak hezi eta bidea elkarrekin egin.
- Guraso taldea gailu elektronikoen -ez telefonoa soilik- erabilera osasuntsu eta arriskuetan informatuak mantendu eta hezitzea.
- Umeekin egin behar dugun bidea partekatu eta elkarrengandik ikastea, arrakastetatik eta porrotetatik. Badakigu momenturen batean telefono mugikorra edukiko dutela, beste gailu batzuez gain, horien erabilera osasuntsua eta onuragarria bultzatu nahi dugu.
- Hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritutakoaren alde egitea.
- Helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea, familiako erabileran eredu izan eta kontzientzia saretzea.
Azken urteotan denon artean eskuratutako lorpen handiak izan ditugu, batik bat, mugikorrak ikastola-eremuan debekatzea, ikasle askorengan lehen mugikorrak izateko adina atzeratzea eta baita digitalizaziaren erabilera egokiaren garrantziaz kontzientzia handitzea hezkuntza-komunitate osoan.
Hau guztia martxan jarrai dezan, LH3 eta LH4-ko gurasoak batzea ezinbestekotzat jotzen dugu aurretik azaldutakoaren inguruan hitz egiteko, mailako bi koordinatzaile izendatzeko eta guraso talde honen inguruan suertatu daitezkeen zalantzak eta funtzionamendua argitzeko. Horretarako, datorren ostegunean, azaroaren 26an, Batzar Gelan batuko gara 17:00etatik-17:30etara.
Bertan ikusiko garelakoan agur bero bat,
Ikastolako Altxa Burua Guraso Taldea





