Kaixo, familia:
Datorren ostegunean, maiatzaren 19an, gaiarekin loturiko irteera egingo dugu Donostiara, “ Haizearen Orrazia” ikusi eta ingurua ezagutzeko.
Nahi izanez gero, ikasleek jantokitik bazkaria jaso ahalko dute. Emango zaien poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura izango dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.
Jantokiko bazkaria baliatu nahiko bazenute, mesedez, bihar jakinarazi irakasleei.
EGUNA: Maiatzak 19
IRTEERA ORDUA: Goizeko 09:30etan
BUELTA: 16:30ean
ERAMAN BEHARREKOA:
- Ogitartekoa(k)
- Ura
- Bainujantzia eta hondartzarako eskuoihala.
- Eguzkitako krema (aurretiaz etxean eman iezaiezue)
Besterik gabe agurtzen zaituztegu.
LH 3.mailako tutoreak