HH: ikasturte bukaerako guraso elkarrizketak

Kaixo, familia:

Gaurtik aurrera ikasturte bukaerako guraso elkarrizketak egiteko txandak hartu ahal dituzue Alexia plataforman.

Alexian sekula sartu ez bazarete, idatzi mezu bat idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza:

Alexian elkarrizketarako hitzordua hartzea:

Alexiara sartzen zaretenean, “Elkarrizketak” atalean  “eskatu” aukera sakatu eta bertan izango dituzue zuen seme/alabaren tutoreak erabilgarri dituen txandak (egunak berdez agertuko dira egutegian). Hoberen datorkizuena aukeratu eta onartu. Bukatzeko, irakaslearen eskaeraren onarpena jasoko duzue.

Jarraian daukazue hitzordua hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa: