LH 3: Donostiara irteera

LH 3: Donostiara irteera

 

Familia horiek:

Datorren maiatzaren 11n ( ostirala) Donostiako Haize Orrazia ikusi, eta ingurua ezagutzeko egun osoko irteera egingo dugu. Irteera hori, haurrak hobeto ezagutu, eta harremanak sendotzeko erabiliko dugu.                                                                   

EGUNA: Maiatzaren 11(ostirala)

IRTEERA ORDUA: Goizeko 09:00etan

BUELTA: 16:30ean

ERAMAN BEHARREKOA:

Hamarretakoa

Ogitartekoa(k)

  Ura

 

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Aukera hau baliatu nahiko ez balute, mesedez, jakinarazi irakasleei.

Besterik gabe agurtzen zaituztegu.

LH 3.mailako irakasleak