Kaixo familia:
Martxoaren 30ean, Baratze baserri eskolara joango gara egun biko egonaldia egitera.
Haurrek baserriko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, ekintza hauek burutuko dituzte: ortuko tailerra, eskulan tailerra, korta tailerra, sukaldaritza…
Bi egunetako egonaldi hau haurren arteko harremanak, era ludiko batean eta testuinguru desberdin batean, sendotzeko ere aproposak izango dira.
Eraman beharrekoak hauek izango dira:
- Lo zakua eta pijama
- Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, xaboia, eskuoihala, orrazia, txankletak…
- Azpiko arropa
- Lanerako/kirolerako arropa erosoa (praka luzeak derrigorrezkoak dira)
- Euritarako oinetakoak (botak) eta arropa
- Hotzerako arropa
- Aseguru sozialeko txartela (fotokopia)
Irteera: Martxoaren 30an, goizeko 09:00etan (autobusa 09:15etan)
Itzulera: Matxoaren 31an, arratsaldeko 16:30ean
Irteera honen kostua 85€ takoa da eta Ikastolak duen zuen kontu korronte zenbakitik pasako zaizue.
Agur bero bat,
Irakasleak