Kirolak: denboraldi hasiera
Kaixo, familia:
Honen bitartez, 2018-2019 denboraldiko entrenamenduen hasierari buruz berri ematera gatoz. Ordutegi hauek, nahiz eta definitiboak izan, irailean aldaketa txikiren bat izan dezakete kasuren batean.
HASIERA EGUNA:
- SASKIBALOIA: Irailak 17, 16’45etan.
- 2009ko taldeak, goiko Kantxan geratuko gara eta hortik bideratuko ditugu aldageletara aurkezpenak egin ondoren.
- FUTBOLA:
- 2009ko taldea irailaren 19an, asteazkena, 16’45etan, aldageletarako sarreran geratuko gara, entrenamendua 17’00-18’15etara izango da.
- 2007koak irailaren 19an, asteazkena, 16’30etan IKASTOLAKO AUTOBUSERA hurbilduko dira, Tabiraraino joateko.
- PILOTA: HH4-LH2 arteko umeentzat. Asteartean, irailak 18, 16’45etatik-17’45etara ikastolako frontoian.
- ESKUBALOIA: Asteartean irailak 18, frontoian geratuko gara 17’30tan, aurkezpena egin eta aldageletara joateko. Entrenamendua, 17’45-18’45.
- ATLETISMOA: 2009tik 2005erako umeentzat. Datorren astelehenean, Durangoko atletismo pistan hasiko dira 17’00etatik 18’00etara.
- BOLEI: Irailak 18, 18’00etan gimnasioan.
- MULTIKIROLAK: Hasiera eguna, datorren asteartea, irailak 18, 16’45-17’45 Ikastolako gimnasioan. Irailaren 20an, umeak multikirolean dauden bitartean gurasoekin batzarra egingo da.
Ekarri beharreko materiala: Kirola egiteko arropa eta oinetako egokiak. Futbol taldeetan, futboltxo botak, eta euria egiten duenerako txubaskeroa.
LH 4. mailako gursoekin batzarra: Datorren asteartean, irailak 18, 18’00tan eta Ikastolako jantokian batuko gara Eskola Kiroleko aurkezpena egiteko. Batzar honetan edozein duda eta galdera argitzeko aukera izango duzue.
Edozein duda edo informazio eskatzeko: Telefonoz, 946200822 zenbakira deituaz (Unai), edo eta korreo elektroniko bitartez, uzamalloa@kurutziagaikastola.net helbidera idatziaz.