LH 1. eta 2. maila: JUUL kanpaina eta etxerako lanak

Zer da Juul Kanpaina?

Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma. Kanpaina burutzen da ikastoletako haur eta gazteek liburu gogokoena eta ilustratzaile nahiagotuena hautatzen dutelarik.

 

Kanpainaren helburua

Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia.

Horretarako:

  1. Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratuko dute. Ikasleak jarriko ditugu epaile. Beraz, haiek aukeratutako liburuak, beraiek aukeratuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak.
  2. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratuko dute.

JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan, azken ekintzetariko bat da.

Jarduera horien artean, Kurutziaga ikastolako lehenengo eta bigarren mailetan, Juul kanpainak irauten duen hilabetean (Martxoak 11-Apirilak 12) eta etxean ere kanpaina honekin bat egin dezazuen, etxerako lan bakarra izango dute gure ikasleek: irakurketa.

Irakurketa partekatuari eman nahi diogu indarra ekimen honekin, ikasleak, eredu izango den heldu batekin, senide edo lagun izan daitekeena, egunero irakurketari tartetxoa eskainiko diote, aukeratutako obra literarioko pasarteak elkarri irakurriz.

Ekimen honekin guk beste disfrutatuko duzuelakoan,eskerrik asko zuen partaidetzagaitik.

 

 

LH 1.zikloko irakasleak