Kaixo, familia:
Aurtengoan ere JAIALDIA izango dugu barikuan, ekainaren 17an. Ezin dugu ukatu gogotsu gaudela zuek guztiak ikusi eta jaialdiaz gozatzeko.
Jaialdirako prestatzeko, HHko eta LHko ikasleak 17:00etan gelan egon beharko dute.
Hona hemen egitaraua:
- 17:30ean Jaialdia (dantzak, kantak,….)
- Jaialdiaren ondoren taberna irekiko da eta trikitilariek girotuko dute arratsaldea. Tabernan bokata, pintxo eta errazioak izango dira salgai.
- 20:30ean DJarekin dantzaldia ume, gazte eta gurasoentzako.
Datorren barikua iristeko irrikitan gaude! Eta zu? Zatoz ikastolaren jai handira eta gozatu arratsaldeaz!