Kaixo, familia hori:
Mezu honen bitartez gogorarazten dizuegu ekainaren 10etik aurrera goizeko jardunarekin hasiko garela ekainaren 21era arte, ikasturteko azken eguna.
HH 3, 4 eta 5:
Jantokian gelditzen ez diren umeak 12:00etan jaso beharko dira.
Jantokian gelditzen diren umeak 12:30ean (horrela adostuta izanez gero) edo 14:30ean jaso beharko dira.
LH:
Jantokian gelditzen ez diren umeak 12:30ean irtengo dira.
Jantokian gelditzen diren umeak 14:30ean irtengo dira.