LH 2: Urkiolara irteera

Kaixo, familia hori:

Datorren ekainaren 6an, astelehenean, LH 2.mailakoak Urkiolara joango gara ikasturteari agur esatera.

Irteera egun osokoa izango da: 09:00etan gelan elkartuko gara eta aratsaldeko 16:30ean itzuliko gara.
Gogoratu, jateko hamarretakoa eta bazkaria ekarri behar dutela eta botila txiki bete ur. Jantokian  geratzen diren ikasleek jantokitik piknika jasoko dute (hala eskatu baldin badute).
Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu -eta bazkaria.
Jantokian bazkaltzen ez dutenek , eta piknika jaso nahi izan ez dutenek, etxetik eraman beharko dute bazkaria.
Irteeraren prezioa 3€koa da eta ekaineko fakturan kobratuko zaizue.
LH 2. MAILAKO IRAKASLEAK.