Galdutako gauzen txokoa

Galdutako gauzen txokoa

Kaixo , familia:

Hiruhileko honen bukaerarekin batera, gainezka daukagun galdutako gauzen txokoa hustera goaz. Zuen etxeetan arroparik, libururik edo bestelakorik faltan botatzen baduzue, mesedez, pasa zaitezte ekainaren 29a baino lehen Lehen Hezkuntzako eraikinean kokatuta dagoen txokotik, izan ere bertan jabe barik aurkitutako hainbat gauza batu ditugu ikasturte hasieratik hona.

Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat.

Irakasleak