Gabon aurreko egunak

Gabon aurreko egunak

Kaixo, familia:

Gutun honen bidez gogoratu nahi dizuegu barikuan, abenduak 22, oporrak hartuko ditugula eta urtarrilaren 8an elkar ikusiko dugu berriz ere.

Azken egun honetan, barikuan, eskolak GOIZEZ bakarrik izango dira (0, 1 eta 2 urtekoak barne), eta eguerdian ohiko orduan amaituko dira. Jantokian geratzen direnen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua). Autobusa 14:30ean irtengo da ikastolatik.

Gogoratu Haur Hezkuntza 1. zikloa (0, 1, 2 urte) martxan egongo dela sasoi honetan ere (dagoeneko, bertako gurasoek jaso duzue egutegia).

Era berean honako hauen berri ere eman nahi dizuegu:

  • Eguaztenean, abenduaren 20an, Maridomingi etorriko da ikastolara arratsaldean eta HH eta LH 1.zikloko ikasleek harrera egingo diote. Nahi duenak Olentzerorentzako gutuna emateko aukera izango du.
  • Barikuan, abenduaren 22an, Olentzero etorriko da ikastolara goizean, eta HHkoek eta LHkoek merezitako ongi etorria eskainiko diote.

    Egun honetan ikasleak baserritarrez jantzita etortzeko eskatu nahi dizuegu.

 

JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZKIZUEGU!

Zuzendaritza