Euskararen egunerako kamiseta eta osagarrien eskaintza

Ohi bezala abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna izango da. Eta gure Ikastolan egun horren baitan, hainbat ekimen egiten ditugu urtero, ikasleengan euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko. Gainera aurten, abenduaren 27an, Euskalgintzaren kontseiluak ekitaldi erraldoia egingo du Bilboko Bilbao Arenan euskararentzat pizkunde berri bat aldarrikatzeko.

Asmo horren bisibilizazioan eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, Euskaraz bizi nahi dut lelodun produktuak erostera gonbidatzen zaituztegu, egun horietan bertan eta baita gainerakoetan ere, janzteko.

Hona hemen gure eskura jarri duten materiala:

  • Kamiseta beltzak (euskaraz bizi “nahi dut” edo “gura dot”)
  • “etorkizuna amestuz” kamiseta gorriak, haurrentzat eta granateak helduentzat.
  • Ogitartekoak biltzeko Boc’n’Roll zorroak.
  • Botilak.
  • Poltsak.

Eskaera egin nahi duzuenok, bete eskari-galdetegia azaroaren 7a baino lehen. Azaroko fakturan egingo zaizue kobrua eta produktuak ikastolara heltzen direnean bila etortzeko abisua bidaliko dizuegu.

 

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT: ESKARI-GALDETEGIA