Inauteri sasoia gainean daukagula eta, jadanik hasita gaude prestaketa lanetan. Aurten otsailaren 9an ospatuko dugu:
LH Gelan adostutako gaiaren inguruko mozorroa ekarriko dute etxetik jantzita.
- maila: sukaldeko tresnak, elikagaiak
- maila: zentzumenak
- maila: Surrandi
- maila: munduko biztanleak
- maila: Euskal Herri tropikala
- maila: Lantzeko inauteria
Txokolatea hartzeko, bakoitzak ekar dezala edalontzi berrerabilgarria etxetik (hauskorra ez dena).
Ordutegia: 9:00-12:30
GOIZEZ BAKARRIK
Jantokia: normaltasunez.
Jantokian gelditzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua).
GOGORATU: otsailaren 12 eta 13an ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.