Tanta ekimena: ikastolen elkartearen zozketaren txartel bana etxean

Orain arte Kurutziaga ikastolako partaide guztiok IBILALDIA-ko kotxe zozketan parten hartzen bagenuen ere, aurten, zozketa aldatu eta TANTA ekimenean parte hartuko dugu.

TANTA ekimenean txartel batzuk egokitu zaizkigu, eta familiek bost euroko ekarpena egingo diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari. Ekarpen horri esker, ikastolok gure proiektua aurrera ateratzeko bultzada ekonomikoa jasoko dugu. Aurten gainera, behar beharrezko laguntza izango da jai guztiak bertan behera gelditu direlako.

Beraz, IBILALDIAko kotxe zozketaren ordez, TANTAra familiako 5 euroko ekarpen bat egingo dugu. 60.000€KO saria irabazteko aukera izango du txartel bakoitzaren jabeak. Zozketa urriaren 21ean izango da.

Hori dela eta jakin, ondoko egunotan familia bakoitzak txartela jasoko dituela etxeetan.