Surrandien 25. urteurreneko kalejira, zapatuan

Asteburu honetan inauteriak ospatuko dira, Durangon bezala inguruko txoko guztietan. Hala ere, aurtengoa berezia izango da gure herrian, izan ere Surrandien 25. urteurrena da aurtengoa, eta Kriskitin Dantza Taldea burubelarri ari da prestaketetan. Gaur, 16:45ean, dantza ikastaroa izan dugu gure ikastolan, Kriskitineko kiden eskutik.

Eta zapatuan, ohiko kalejira antolatuko du dantza taldeak. Kurutziagatik animatzen zaituzategu surrandiak hartu eta kalejiran parte hartzera. Surrandien eta hartzaren konpartsaren kalejira txistulariek eta bandak lagunduta izango da, 18:00etatik aurrera.

Animatu zaitezte, gora surrandiak!