Mendi irteera eta Txitxiburduntzi (Ekintza martxora atzeratu da)

Kaixo ikastolakideok:

Urte batzuk badira ikastolako Mendi Taldea bertan behera geratu zenetik. Hainbat gurasoren eskariari erantzunez, Kurutziagako Kirol Batzordeak erabaki du aurten berriro martxan jartzea. Gure gogoak eta asmoak zein diren jakin eta elkarrekin konpartitzeko, zer hobea irteera bat antolatzea baino. Elorriotik San Lorentzorako ibilbidea da proposatzen dizuegun lehenengoa.

Datorren otsailaren 24rako jarri dugu zita, Txitxiburduntzi eguna izanik, familian egiteko plan ederra izango delakoan.

Eguna: (Otsailak 24) Ekintza martxora atzeratu  da

Ordua: 9’00 etan Ikastola aurrean kotxeetan Elorriora joateko.

Irteera: Elorrio-Mendraka: San Lorentzo (Miota gainean).

Guztira 8’5 Km. Ibilbibidearen erdian, geldiunea izango da hamaiketakoa egiteko.

Norentzat: LH osoa. Familian egiteko plana.

Txitxiburduntzia: ikastolak ikatza jarriko du. Jatekoa eta haragia erretzeko makilak norberaren kontu.

EMAN IZENA

Ibilbidearen mapa