Azaroaren 12an LH4ko gurasoentzako “Mugikorrak noiz eta nola?” berbaldi telematikoa antolatu zen mailako guraso talde baten ekimenez Mari Luz Guenaga adituarekin (argazkian: Mari luz eta Miren Lopez mailako Guraso Ordezkaria).
Formazioa eskaintzeaz gain, berbaldiaren helburua LH4. mailako gurasoekin talde bat sortzea da mugikorren gainean erabaki kolektiboak hartzeko eta lanketa elkarrekin egiteko.
Guztien ekarpenak garrantzitsuak dira. Interesa izanez gero, idatzi mezua lh3ordezkaria@kurutzigaikastola.net helbidera (eposta helbidea aldatu bitartean iazkoa mantentzen delako agertzen da “lh3”)
Animatu zaitezte!