La Cuadri del Hospik maiatzaren 12rako antolatu duen ekimenaren egitaraua

Kaixo familia,

Gogorarazten dizuegu La Cuadri del Hospi seme-alaba onkologikoak dituzten gurasoen kolektiboak, ekitaldi berezia antolatu duela maiatzaren 12rako. Jarduera honek haurren minbiziari buruzko ikusgaitasuna eta kontzientzia areagotzea du helburu. Gure babesa eta laguntza erakusteko, diseinatu dituzten kamiseta urdinen salmentan laguntzen ari gara Durangoko beste eragileekin batera. Hementxe duzue egun horretan izango dugun egitaraua. Kurutziagako kideok kalejiran parte hartzeko ikastola aurrean jarri dugu hitzordua, 11:00 inguruan, ordu horretan hartuko dugu testigua, testigu hau globo bat izango da eta horretarako bolondres pare bat behar ditugu. Zuotako bat animatuko balitz (ume zein nagusi) eman izena asteazkena baino lehen (maiatzak 8) GALDETEGI HONETAN. Animatu zaitezte!

Maiatzaren 12an guztiok bertan elkar ikustea espero dugu, gure babesa eta elkartasuna adieraziz.

Adeitasunez,