Kurutziaga Ikastolaren Batzar Nagusirako deialdia (abenduak 15)

Kurutziaga ikastolako Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIko deialdia egiten du, 2021eko abenduaren 15ean, asteazkena, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean.

LEKUA: SAN AGUSTIN KULTURGUNEA

GAI ZERRENDA:

1. Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala balegokio, akta sinatzeko.

2. 2020-2021 ikasturteko memoria, kudeaketaren azterketa, urteko kontuen onespena eta emaitzen banaketa, hala balegokio.

3. 2021-2022 ikasturteko Kudeaketa planaren aurkezpena eta aurrekontuen onarpena, hala balegokio.

4. Galderak eta erreguak.

OHARRAK

Batzarrera bertaratzerik ez baduzue, honekin batera bidaltzen dizuegu zuen botoa delegatzeko  orria. Fitxa hori zuen seme-alaben izen abizenekin eta batzarrean ordezkatuko zaituzten  pertsonaren datuekin bete eta pertsona horri eman batzarrera aurkeztu dezan. Ordezkorik ez baduzue ere, fitxa berdin-berdin bete eta idazkaritzara eraman.

 

Durangon, 2021eko azaroaren 23an

Lehendakaria

Hektor Orbe