KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. erakundearen EZOHIKO BATZARrerako bilera-deia

Gutun honekin batera jakinarazten dizuegu Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza batzordeak 2021eko maiatzaren 15ean gauzatu zen bileran hartutako erabakia jarraituz, KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. erakundeak EZOHIKO BATZARrerako bilera-deia egiten duela.

Batzarra ekainaren 9an, asteazkena, egingo da arratsaldeko 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian, Durangoko SAN AGUSTIN KULTURGUNEAN.

Batzar Nagusi honetan berehalako itzulpen zerbitzua egongo da.

Denon parte hartzearen garrantzia gogoratuz, bilerako gai ordena bidaltzen dizuegu.

Gai zerrenda:

1. Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala badagokio.
2. Artezkaritza Batzordeko ordezkari berrien hautaketa.
3. Urteko planaren deskargua
4. 2021-2022 ikasturterako kuota proposamena.
5. Asebetetze galdetegien deskargua
6. Galdera – erreguak.

Batzar Nagusia streaming bidez emitituko da: botu delegatua

Batzarrean parte hartzeko modurik egokiena bertaratzea den arren,  streaming bidez ere emitituko da.  Batzar Nagusia telematikoki jarraitzeko ezinbestekoa da beheko galdetegia betetzea eta botu delegatua egitea. Botuaren delegazioa Idazkaritzan bertan egin ahalko da, edo Batzar Nagusira joango den bazkide bati ere delagatu dakioke. Botua delegatu ez duenak ez du Batzar Nagusia streaming bidez jarraitzeko aukerarik izango.

Batzar Nagusia telematikoki jarraitzeko galdetegia

Agur bero bat.

Lehendakaria

HEKTOR ORBE