Barne Informazio-Sistema

Zer da BIS?

Barneko Informazio-Sistema bat da. Sistema honi esker pertsonek aukera dute erakundearekin duten lan-harremanaren edo harreman profesionalen ondorioz ezagutu ahal izan dituzten irregulartasunen berri emateko. Sistemak gertakariak informatzailea babesteko bermearekin ikertzeko aukera ematen du.

BIS 2019/1937 (EB) Zuzentarauarekin eta informatzaileak babesteari buruzko Estatuko legediarekin duen konpromisoa da.

BISen oinarriak hauek dira:

  • Printzipioak:
    • Legezkotasuna
    • Irisgarritasuna
    • Gardentasuna
    • Eraginkortasuna
    • Objetibotasuna
    • Segurtasuna
  • Erantzunkizuna: Sistemaren Organo Arduraduna.
  • Kanalak: Web-a eta telefonoa.
  • Prozedura: hartutako informazioak jaso, izapidetu eta ebazteko orduan informazioen kudeaketak babes-, konfidentzialtasun-, objektibotasun- eta eraginkortasun-betebeharrei erantzuten die.
  • Sistema informatikoa: diseinutik konfiguratuta dago informazioa segurua eta konfidentziala dela bermatzeko, eta euren kasuaren jarraipena egiterakoan informatzaileek anonimotasuna izan dezaten.

Zeri buruz informatu daiteke?

BIS-ren bidez jarduketa hauen berri eman dezakezu:

  • Arau-hauste penal eta administratibo larriak eta oso larriak (Espainiako legeriaren barruan eta, kasu guztietan, eta Ogasun Publikoa edo Gizarte Segurantza urratzen dutenak).
  • Europar Batasuneko legediaren aurkako ekintzengatiko arau-hausteak, baldin eta Batasunaren finantza-interesei eragiten badiete edo bere barne-merkatuan eragiten badute (EB 2019/1937 Zuzentarauaren eranskineko egintzak).

Jasotako informazio guztiak prozeduraren arabera tratatuko dira, zorroztasunez, objektibotasunez eta konfidentzialtasunez.

Nork eman dezake informazioa?

Lan-harreman edo harreman profesionalen bat edukitzeagatik gure erakundearen barruan ustezko irregulartasunei buruzko informazioa dutenak.

Nola funtzionatzen du?

 

  1. Komunikazioa aurkeztea. Informatzaileak irregulartasunaren berri ezarritako kanal elektronikoen bidez eman ahal izango du, bere burua identifikatuz edo modu anonimoan.
  2. Komunikazioa berrestea. Gehienez ere 7 eguneko epean, informatzaileak informazioa sisteman behar bezala erregistratu dela adierazten duen hartu-agiria jasoko du.
  1. Kasuaren jarraipena.
  2. Komunikaziorako sarbidea eta komunikazioa onartzea. Jasotako informazioa eskuratzeko aukera BIS-A, Barneko Informazio-Sistemaren Arduradunak, baino ez du. Sistema kudeatzeko ordezkariak informazioa ez onartzeko arrazoirik dagoen aztertuko du; delitu-zantzurik ikusten badu, zuzenean bidaliko du Fiskaltzara.
  3. Ikerketaren hasiera. Informazioa onartzen bada, BIS-A gertakariak ikertzen hasiko da. Prozesuak informatzailearen konfidentzialtasuna eta nortasunaren babesa bermatuko ditu.
  4. Informazioa egiaztatzea eta zabaltzea. Ikerketak irauten duen bitartean beharrezko jarduketak egingo dira informatutako egitateak egiazkoak direla baieztatzeko. Jasotako jatorrizko informazioa zabaltzeko ahalegina egingo da eragindako pertsonek emandako beste informazio gehigarri batekin (datuak, agiriak,…). Pertsona horiek ezin izango dute inoiz informatzailearen nortasuna ezagutu.
  5. Ikerketaren epeak. Prozesuak gehienez 3 hilabete iraungo du, informazioa jasotzen denetik zenbatuta. 6 hilabetera arte luzatu ahal izango da kasuaren konplexutasunak hala eskatzen badu. Amaitzeko aurreikusitako data informatzaileari eta eragindako pertsonari jakinaraziko zaie.
  6. Ikerketaren amaiera. Ikerketari amaiera ematen dion ondorioen azken txostenak honako hauek zehaztuko edo eragingo ditu:
    • Espedientea artxibatzea. Irregulartasuna benetakoa den ebidentziarik ez badago.
    • Jarduteko proposamena. Hala badagokio, zehapen-espedientea irekitzeko eskumena duen organoari bidaliko zaio.
    • Fiskaltzara bidaltzea, delitu-zantzurik ikusten bada.

Informatzaileak eta eraginpekoak jakinarazpena jasoko dute, txostenaren emaitzarekin eta prozesuaren amaierarekin batera.

Nor da BISaren arduraduna?

Sistemaren Organo Arduraduna.

Eskubideak

Ustezko arau-hauste baten informatzailea bazara:

  • Irregulartasun-susmoen berri eman ahal izango duzu, zure datuak emanez edo modu anonimoan. Baina horretarako beharrezkoa da:
    • Irregulartasuna lan-harreman edo harreman profesional baten testuinguruan ezagutu izana.
    • Fede onez jokatzea; legearen edo interes orokorraren aurkako interes faltsurik gabe; horrela jokatzeak zigorra ekar lezake.
  • Helarazten diguzun informazio guztia konfidentzialtasun osoz tratatuko dugu.Zure nortasunari buruzko datu guztiak bakarrik ezagutu ahal izango dituzte legez baimendutako pertsonek. Informazioak eragindako pertsonek ez dituzte, inola ere, datu horiek ezagutuko.
  • Ustezko arau-hauste baten berri emateak ezin izango dizu errepresaliarik ekarri. Ez zuri, ez zurekin zerikusia duen inori.Informatzailea Babesteko Legearen IV. tituluak (arau-hauste administratibo larriei, oso larriei, penalei edo Europar Batasuneko Zuzenbidekoei aplikatzekoak) berariazko babes- eta laguntza-neurriekin bermatzen du eskubide hori.
  • Eman diguzun informazioa agintaritza judizial batek eskatzen badu, idatziz jakinaraziko dizugu, salbu eta horrek ikerketa edo prozedura judiziala arriskuan jar badezake.

Komunikazioak eragindako pertsonek eskubide hauek izango dituzte:

  • Errugabetasun-presuntzioa..
  • Euren burua defendatzea eta espedientearekiko irispidea (Informatzailea Babesteko Legeak ezartzen duenarekin bat).
  • Konfidentzialtasuna (euren identitate, gertakari eta prozeduraren datuekikoa).

Kanpoko kanalak

BIS lehentasunezko bidea da administrazioko, zigor-arloko edo Europar Batasuneko zuzenbideko arau-hauste larri edo oso larrien berri emateko.

Hala ere, Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentearen kanpoko kanalaren bidez ere jakinaraz ditzakezu, zuzenean edo gure barne-kanalen bidez informazioa eman ondoren.

Nola eman dezaket informazioa

Informazioa emateko gaitutako kanaletako batean sartu aurretik, eta informazioari dagokionez gauzak ahaztea edo zehaztasun-faltak saihesteko, ahalik eta datu gehien biltzea gomendatzen dizugu.

Datu horiek zenbat eta zehatzagoak izan, orduan eta errazagoa izango zaigu informazioa izapidetzea eta, hala badagokio, ikertzea.

Gertatutakoari buruz eman daitezkeen datuak:

  • Lekua, eguna eta ordua.
  • Eragindako pertsona edo pertsonak (ustez arau-haustea egin dutenak).
  • Bertaratutako pertsona edo pertsonak, balizko lekukoak izan daitezkeenak.
  • Gertaeren deskribapen zehatza.
  • Gertatutakoari lotutako ebidentziak.

Informazioa bidali ondoren informazio gehiago eman nahi baduzu, jarraipen-arloaren bidez jakinaraz diezagukezu (ikus beherago).

Internet bidez: kanal elektronikoa

Informazioa elektronikoki emateko, webgunean sartu behar duzu formulariora

Informazioa era elektronikoan emateko, webgunean dagoen formularioa erabili behar duzu. Pantailan hainbat eremu agertzen dira, beharrezko datuekin osa ditzazun.

Aurrez aurreko hitzordua ere eska dezakezu.

Beste daturen bat eskatu behar badizugu ere kanal hau erabiliko dugu.

 

Datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna

Jakinarazten dizugu formulario honetan ematen dizkiguzun datu pertsonalak datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko direla. Halaber, biltzen ari garen datu pertsonalei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen dizugu. Tratamenduaren arduraduna: Kurutziaga Ikastola Kooperatiba Elkartea. Helburua: Salaketen kanal honetatik jasotako salaketen kudeaketa. Legitimazioa: Legezko betebehar bat betetzea, 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arauhausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena. Hartzaileak: Ez zaio daturik lagako hirugarren bati, legezko betebeharra izan ezik. Kontserbazio epea: ezetsitako salaketei buruzko datuak interesatuari salaketa ezetsi dela jakinarazi eta zazpi egunera ezabatuko dira. Onartutako salaketei buruzko datuak gehienez ere 3 hilabeteko epean ezabatuko dira. Eskubideak: eman dizkiguzun datu pertsonalen gainean, datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunari aurka egiteko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubidea duzu. Informazio gehiago lor dezakezu datuak babesteko gure ordezkariaren bidez dpo@basquekide.es. Informazio gehigarria: Tratamendu honi buruzko informazio osagarri eta zehatza kontsulta dezakezu datuak babesteko gure ordezkariaren bitartez posta elektronikoaren helbidean dpo@basquekide.es.